BAIKARA FEDERAZIOko antolakuntzaren egiturak ezinbesteko bi zutabetan du oinarri:
1.-Â Gipuzkoako Eskola Publikoko ikasleen guraso taldearen asoziazionismoa, Gipuzkoako eskola publikoen Guraso Elkarteen (IGE) bidez bideratua izanik.
Gipuzkoako IGEen informazioa eta harremana
BAIKARAn federatutako IGEek, Federazioko kudeaketan eta erabaki hartzean parte har dezakete ondorengo parte-hartze moduen bitartez:
- Batzar Orokorra
Federazioko erabakitze organo nagusia da, ondorengo akordioak hartzeko gai baita: ekintzen kudeaketa plana, aurrekontu ekonomikoa, Zuzendaritza Batzordeko izendatzea, estatutuen aldaketa, IGE berrien federatzea onartzea, etab.
Federatutako IGE guztiek parte hartzeko eskubidea dute eta urtean behin modu ohikoan elkartu izaten da. Azken urteotan, ospakizun toki bezala Zarautzeko herria ezarri da eta ohiko data bezala Azaroko lehen larunbata.
- Zuzendaritza batzordea
- Zonaldeko bilerak
IGEekin harreman zuzena izateko eta hauen iritzi zein proposamenak bideratzeko gunea ahalbidetzeko helburuarekin. BAIKARA FEDERAZIOAK ikasturtean zehar hiru zonaldeko bilerak antolatzen ditu, ohiturez, Iraila, Urtarrila eta Maiatzean. Bilera hauetan, hezkuntza-gaurkotasunaz informatzeaz gain, IGEentzat garrantzizkoak izan daitezkeen gaiak ere jorratzen dira. Modu berean, zonalde berdineko IGEen topatze eta elkartruke gunerako erabil daitezke. IGEen parte-hartzea errazteko, bilera hauek, Gipuzkoako lurraldeko bederatzi herritan ospatzen dira: Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun, Lasarte, Ordizia eta Zarautz.
2.- Federazioko langileengandik osatutako kudeaketaren egitura.