VIII. Bilbao Iparra-Hegoa saria 2018

2018-09-08
Bilbao Iparra-Hegoa sariak, Eskola Solidarioen modalitatean, Iparraren eta Hegoaren arteko zuloa gainditzeko eta garapenerako lankidetzaren bitartez edota gure gizartean beste herrialde eta/edo kultura batzuekin solidarioa izateari eta giza eskubideen defentsari buruzko kontzientzia sortzeko eta bidezko mundu solidarioa egiteko jarduera handiak zein txikiak egiten dituzten Bilboko ikastetxeak jendaurrean goraipatzen ditu.Zuen ikastetxeko proiektu solidarioak sari honetan aurkeztera animatzen zituztegu! 2018ko urriaren 15an bukatuko da epea.Deialdiaren helburuarekin lotutako jarduerak egin ohi dituzten ikastetxeek har dezakete parte, betiere jarduerok lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilerreko eta/edo erdi-mailako heziketa-zikloko ikasleek eginak baldin badira. Epaimahaiaren iritziz irabazlea izango denak ohorezko aipamena, 3.000 euro eta esker on publikoa jasoko ditu saritutako ikastetxearen eta eskola-komunitatearen ibilbide eta konpromiso sozialagatik.

Hemen dituzue sariaren oinarriak :Bases 2018 Bilbao Norte-Sur 

Laburpena : Bilbao-Iparra-hegoa-Sariak

Info + Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila, Tf: 944204203,  helbide elektronikoa: cooperacion@bilbao.net