Zuzendaritza Batzordearen jakinarazpena

Zuzendaritza batzordea osatzen dugun gurasoak batzar nagusian aukeratuak izandako pertsona boluntarioak gara. Gure lehen xedea egunero, ikastetxeetan, Euskal Eskola Publikoaren alde, era desinteresatuan lan egiten duten pertsona boluntarioei laguntzea da. BIGEk koordinatzen dituen 226 elkarteen interes sentituenak entzun eta ordezkatu nahi ditugu, Bizkaiko ikastetxe elkartuen sare handienaren barruan.

Berrikuntza eta aldaketa prozesu garrantzitsuari ekin diogu, gure helburua zorroztasun profesionala eta federazioaren zerbitzuak hobetzea delarik. Arrazoi horregatik, elkarteetara bideratzen dugu gure lana; haiei lagundu nahi diegu kolektibo benetan aktiboak bihur daitezen hezkuntza komunitatearen barruan. Talde honen iritzian oinarrizkoa da familiak Hezkuntzan bustitzea eta irakasleekin elkarlanean aritzea hezkuntza eta ikastetxeetako zerbitzuak hobetzeko.

Orobat, negoziatzeko eta familien ahotsa erakundeetara eta gizartera eramateko gai izango den BIGE eraiki nahi dugu, zein garen eta nolako Eskola proposatzen dugun jendartera zabaltzeko. Gure seme-alabei heziketa pertsonal eta profesional sendoa eskainiko dien eskola nahi dugu, gizarteak gero eta gehiago eskatzen baitie, eta desafio horri erantzutea Euskal Eskola kalitatekoa, berritzailea, integratzailea, lankidetzarako prest dagoena… baldin badago bakarrik izango da posible, Euskal Eskola Publikoaren kasua den bezala.

Guraso hauek osatzen dute 2023ko otsailean BIGEren Asanbladak onartutako Zuzendaritza Batzordea:

PRESIDENTEA:Olatz Elkorobarrutia García. Mendikoa Guraso Elkartea – CEIP Mukusuluba HLHI (Barakaldo)

PRESIDENTEORDEA: Susana Aribayos Gutierrez Mintxo Guraso Elkartea – CEIP/IES Luis Briñas-Santutxu HLHI/BHI (Bilbao)
IDAZKARIA: Bienvenida Domínguez Pérez. Aitama Guraso Elkartea CPI Ugao IPI (Ugao)
DIRUZAINA: Eduardo Ogando Arregui. Trokaz Guraso Elkartea – CEIP Zelaieta HLHI (Abadiño)

BATZORDEKIDEAK:

  • Arkaitz Aburto Hernando. Txiki Martxiano Guraso Elkartea – CEIP Berango Merana HLHI  (Berango)
  • Mathilde Gros.  Irala-Berri Guraso Elkartea –  IES Eskurtze BHI (Bilbao)
  • Elvira Bengoa Fernández.  Kontxa Guraso Elkartea – CEIP Juan Manuel Sánchez Marcos HLHI (Bilbao)
  • Beatriz Valbuena Holgado.  Monteverde Guraso Elkartea  –  IES Ignazio Ellacuría Zurbaran BHI (Bilbao)
  • Lucía de los Ángeles López Sainz.  Aldapa Guraso Elkartea  – IES Uribarri BHI (Basauri)
  • Francisco Nicolás García Olmo.  Aldapa Guraso Elkartea – IES Uribarri BHI (Basauri)
  • Vanessa Arosa Carril. Tiboli Guraso Elkartea – CEIP Viuda de Epalza HLHI (Bilbao)
  • Almudena Pacho Casquet. Mehatzalde guraso elkartea. CEIP Etorkizuna HLHI (Abanto)
  • Elia Fernandez Valcazar. Uribe konta BHIko guraso elkartea. IES Uribe Kosta BHI (Plentzia)
  • Raquel Caballero García.  Loreak Guraso Elkartea –  CEIP Zuazo HLHI (Barakaldo)