Material didaktikoei laguntzeko programa
2018-11-27
“Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa” izeneko ebazpena argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak . 2018-2019 ikasturteko material kurrikularren finantzazioa arautzen du ebazpen honek.
Horrela finantziatuko dira ikastetxeek aukeratzen dituzten material kurrikularrak:
Lehen Hezkuntza
-1. eta 2. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 27 €.
-3. eta 4. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 30 €.
-5. eta 6. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 31 €.
Bigarren Hezkuntza
-1. maila: Hezkuntza sailak 109 € emango ditu ikasleko eta familiak 41 €.
-2. maila: Hezkuntza sailak 109 € emango ditu ikasleko eta familiak 45 €.
Garrantzitsua
– Zentroko Ordezkaritza Organo Gorenak erabiliko du nola banatuko duen, zentroan ematen diren irakaskuntza-maila ezberdinen artean, ikasleek eta Hezkuntza Sailak emandako kopuruen guztizko batura, bai eta gastu-kontzetuak zeintzuk izango diren ere, material didaktikoei eta curricuuluma garatzeko baliabideei dagokienez.
– Egindako gastuaren guztizko zenbatekoak lehen aipatutako guztizko batura gaindituko balu, zentroko ordezkariza organo Gorenak ikertuko eta ezarriko lituzke zentroko ikasleen gaitasunak eta heziketa-proiektua garatzeko egokienak diren ordainketa-formulak.