Urtarrilaren 19an, larunbatean, BIGE Gurasoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu .
Ordua: 10:30etan lehen deialdia, 11:00etan bigarren deialdia. Batzarra 13:00etan bukatuko da.
Lekua : “La Bolsa” auzo etxeko Areto Nagusia, Pilota Kalea 10, Bilbo (Zazpi Kaleak/ Casco Viejo).
Aurtengo Asanblada aprobetxatu nahi dugu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoarentzako lehentasunezko gaiaz eztabaidatzeko. Horretarako, “Etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa. Hezkuntza ituna? Hezkuntza Lege berria?” izeneko hitzaldi-solasaldia eskainiko du Ana Eizagirrek. Etorri gure proposamena ezagutzera eta zure zalantzak argitzera!
11:00etatik – 11.30tara Batzarra. Gai zerrenda:
- 2018ko otsailaren 24ko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
- 2017-18 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena.
- 2018-2019 urteko jardueren plana eta aurrekontua.
- Zuzendaritza Batzordea berritzea*
* Ikasturte honetan juntakide batzuek zuzendaritza batzordea utziko dute, beraz, Gurasoen Elkarte guztiak ordezkariak aurkeztera animatzen zaituztegu.
11:30etatik – 12:30etara hitzaldi-solasaldia: “Etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa. Hezkuntza ituna? Hezkuntza Lege Berria? “ (Ana Eizagirreren eskutik).
Ondoren, elkar ezagutzeko gune bat izango dugu, eta luntx bat jateko aukera.
Batzar Orokorra federatuta dauden IGEei zuzenduta dago, mail bidez jasoko duzue informazio guztia, mesedez konfirmatu etorriko zaretela hurrengo helbidean: bige@bige.eus.