Eskola digitala 5: ikastetxeen esperientziak

2019-02-21

Eman duzu izena otsailaren 13an eta 14an Bilbon ospatuko ditugun Eskola Digitalaren 5. Jardunaldietan?

Ikastetxeen esperientzia hauek ezagutzeko aukera izango duzu:

Urbi institutua (Basauri). Otsailak 13 (15.30 – 17.30). E-Tweening plataformarekin izandako esperientzia azalduko dute. Beronen bidez Europako ikastetxeen arteko lan kooperatiboa sustatzen da.

Luis Briñas-Santutxu eskola (Bilbo). Otsailak 13 (9.30 – 10.15). Flipped classroom metodologiaren bidez 6. mailako matematika klaseetan gaitasun digitala  nola lantzen duten azalduko dute.

San Adrian institutua, (Bilbo) Orokieta eskola (Zarautz) Kurtzebarri eskola, (Aretxabaleta). Otsailak 14 (11:00 – 11:45). Haien digitalizazio proiektuak azalduko dituzte.

Hirubide institutua (Irun).  Otsailak 14 (12:30 – 13:15). Ubuntu sistema askea eta Moodle plataforma nola erabiltzen duten azalduko dute.  Horrez gain,  DBH1eko Teknologia ikasgaian egin duten proiektua azalduko dute ere.

Barandiaran institutua (Leioa)Otsailak 14 (11:00 – 11:45).  Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) DBH-ko 1. mailako Gaztelaina irakasleek nola erabiltzen dituzten azalduko dute.

Francisco de Vitoria BHI  (Gasteiz)Otsailak 14 (11:45 – 12:30).  Institutu barruan telefono mugikorraren erabilera adosteko egin duten prozesu parte-hartzailea azalduko dute.

-Los Herran institutua, Arantzabela, Guereñu eta Aranbizkarra eskolak (Gasteiz). Otsailak 14 (12:30 – 13:15).  IKTen inguruko oinarrizkoak adosteko elkarrekin egindako lana aurkeztuko dute.