Gernika, bakearen hiria XXI.mendean
2019-04-25
Ikasturte berriaren hasieran, “Gernika, Bakearen Hiria XXI. mendean” izeneko prestakuntza programa aurkeztu zen, Euskadiko DBH, Batxilergo eta bestelako ikasketa ziklo batzuetako ikasleei zuzenduak (Lanbide Heziketa, Helduentzako Prestakuntza…). Programa horren barruan hiribildutik egiteko ibilbide bat dago jasota, eta historiari eta elkartasunari buruzko tailer batekin bukatzen da, bakearen pedagogiarako tresna moduan. Programaren helburua zera da: bakea eta gerrari buruzko hausnarketa egitea, memoriaren ikuspegitik, giza eskubideak eta sinbologia kontuan hartuz, maila globalean zein tokiko mailan.