Denon Eskolan gai edo arlo ezberdinak lantzen dira lantalde edo batzordeen bidez. Lantalde edo batzorde horietatik diseinatu, prestatu eta garatu egiten dira Denon Eskola federaziotik kasu batzuetan eta EHIGE konfederaziotik beste batzuetan bultzatzen diren programa eta proiektuak.
Gaur egun hainbat dira funtzionamendu egonkorra daukaten lantalde edo batzorde horiek:
- HEZKUNTZA POLITIKA
- ESKOLA JANTOKIAK
- NORMALIZAZIO LINGUISTIKOA
- ESKOLA INKLUSIBOA
- GENERO BERDINTASUNA
- ESKOLA INGURUNE SEGURU ETA HEZKIDETZAILEAK
- LANDA ESKOLA
- EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
Horrez gain bestelako lantalde edo batzordeak eratzeko aukera ere badago IGEetan interesa zein kezka sortarazten duten gaien inguruan.