Aginaga, Lardizabal eta Iturzaetako eskoletako ikasleek “Balearen bidea” proiektuan parte hartu dute

2024-10-09

Orioko Zaragueta eskolak “Balearen Bidea” aurkeztu zuen joan den maiatzean, ikastetxeko eskola-komunitate osoaren lanaren emaitza. Proiektuarekin egin nahi izan dutena Orioko herria erakustea izan da, Bizkaiko golkoan harrapatutako azken balea hari gisa kontatuz. Irakasleak, familiak eta ikasleak arduratu dira testuak idazteaz, itzultzeaz eta grabatzeaz.

Eskola-komunitateak beti ireki nahi izan du proiektua, eta, horrela, joan den ikasturtean gonbidapen bat bidali zuten inguruko herrietako eskoletara, haiekin egon zitezen. Ekainean Zarauzko Orokietako ikasleak etorri ziren eta iragan egunotan Usurbilgo Aginaga eskolatik, Aiako Lardizabal eskolatik eta Getariako Iturzaeta eskolatik etorri dira.