Aizarnako Baso Eskola

2021-02-05

Beste Eskola Txiki batzuetan bezala, Aizarnako Eskolan Baso Eskola proposamenari heldu zioten 2019-2020 ikasturtean. Baso Eskola Kutxa Ekoguneak bultzatutako proiektua da. Gipuzkoako zenbait eskolatan proba pilotuak egin ondoren, Aizarnako eskolara iritsi zen.

Ostegunero, bi urtetik zortzi urtera bitarteko ikasleak aldapan gora egiten dute Aizarnako Saletxe baserriaren gaineko basoraino. Baserri parera iristean, zelaian borobilean elkartzen dira ikasleak eta arau batzuk zehazten dituzte. Basoa sentitzeko eta ikusteko tresnaren bat edo beste eramaten dute, baina ez basoa aldatuko duen ezer. Ondoren basoari bertan jolasteko baimena eskatzen diote. Basoan sartu aurretik, gogorarazten zaie protagonistak berak eta beren jolasa direla, eta irakasleak isilik gelditzen dira, bigarren plano batean, umeen jolasa behatuz.

Baso Eskola proiektuak hiru oinarri pedagogiko ditu. Batetik, haurraren garapen prozesuarekiko errespetuan oinarritzen da, bere erritmoa eta garapen momentuan kokatuz. Bestetik, jolas askea eta espontaneoa bultzatzen da. Azkenik, naturan oinarritzen da, izan ere, natura osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri da.

Aizarnako eskolako haur, guraso eta irakasleen balorazioa oso positiboa dela diote.

Irakurri hemen Danbolin Zestoako herri aldizkariak egindako erreportaje osoa.