Alkartasuna Lizeoko frontoiko irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu dira hobekuntza lanekin

2023-10-17

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko frontoiaren estalkiaren eraberritzea eta bertara ailegatzeko irisgarritasun eta segurtasun baldintzak bermatzeko obrak amaitu dira.

Udal agintariek, ikastetxeko arduradunek, gurasoen elkarteko kideek eta obren arduradunek pozik agertu dira haien emaitzarekin.

1980ko hamarkadako irisgarritasunari buruzko legeria egungo eskakizunetatik urrun dago, eta horren erakusgarri da pilotalekura iristeko modu bakarra eskailerak izatea. Egoera horren aurrean, zigzag formako pasabide edo egurrezko arrapala bat eraiki da. Gainera, bigarren larrialdiko irteera bat prestatu da frontoian, edukiera handitzeko.

Baina estalkiaren eraberritzea ez da itxitura aldaketa batera mugatu, egituraren geometria aldatu da eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik balio erantsi handiagoa izan dezan. Horrela, bi isurietara zegoen estalkia (iparra-hegoa), hegoaldera zuzenduriko isuri bakarreko estalkian bilakatu da. Estalkia udal eraikinen autokontsumorako helburuak bete asmoz, etorkizunean egoki ikusten den unean eguzki-plakak jartzeko prest utzi da. Gainera, iparraldeko fatxadan argizulo handi bat txertatu da frontoira eguzki-argi gehiago sar dadin. Bestalde, egun zegoen argiteria errendimendu altuko LED argiteriagatik ordezkatua izan da.