Amara Berri Morlanek azken ukituak eman dizkio eskolako patioari

2021-09-30

Amara Berri Morlansen guraso-talde batek patioaren funtzionalitatea nola aldatzearen inguruan eztabaidatu zuten; ordura arte, baloi bati ostikoak emateko edo taldean hitz egiteko zementu hotzaren gainean esertzeko soilik erabiltzen baitzen. Guraso horiek berek proposamena egin zuten, hain zuzen ere, kirol zehatz batekiko zaletasuna ez zuten ikasleek beren espazioaz gozatzeko aukera ere izan zezaten.

Planteatu zuten lehen proiektua, gauzatu dena baino askoz iraultzaileagoa zen, kirol-eremuak jolas-garaiaren %25a besterik hartzen ez baitzuen. Horrek, talka egiten zuen ikastetxearen beraren beharrekin, eskolaz kanpoko jardueretara ere eragiten baitzien, eta, azkenik, guraso horien arteko negoziaziotik sortu zen erditzeko zorian dagoen proiektua. Proiektu horretan, azaleraren erdia baloidun jokalekuetarako da —estalitako eremua barne—, eta beste erdia jolas-eremu bihurtzen da, non esperimentatu, gauzak taldean egin, jolastu… daitekeen.

Patio horretan, tirolina ikusgarriaz gain, psikomotrizitate-elementu guztiak daude ikasleen trebetasuna elikatzeko. Eskola-eraikinaren albo batean, frontoi txiki bat eta rokodromo bat jarri dira. Jolas-garai berriak, anfiteatro txiki bat ere badu, jolaserako ez ezik, eskola emateko ere balioko duena.