Amurrioko Hezkuntza Publikoaren Sarea

2022-03-31

Zabaleko Bizirik plataforma izan dena Amurrioko Hezkuntza Publikoaren Sarea izango da hemendik aurrera. Plataforma honen bidez, Amurrioko sare publikoko zentro guztietako eragileei eta erabiltzaileei ahotsa eman nahi zaie.

Plataformaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Hezkuntza publikoaren eredua defendatzea, irakaskuntzaren kalitate-bermatzaile bakar gisa.
  • Hezkuntzaren kudeaketa publikoaren aurka gauzatzen den ekintza politiko, sozial edo enpresarial oro salatzea.
  • Ikastetxe publikoek gaur egun jasaten duten segregazioari aurre egitea.
  • Erakundeek sektore publikoari utzi diezaioten borrokatzea.
  • Sektore publikoko zentro, zerbitzu eta langile guztien defentsa babestea.
  • Borroka hori defendatzeko interesa duten pertsona eta talde guztien arteko komunikazio-sareak sortzea eta elikatzea.