Aretxabaletako Kurtzebarri institutuak eskola materiala bidali du Senegalgo herri batera

2024-12-13

Kurtzebarri institutuaren ekimenari esker, Senegalgo Mbam herrira eskola materiala bidali dute, Yaakar Elkartearen eskutik. Fatick eskualdean dago Mbam, eta, Yaakar elkarteak egiten duen lanari esker, hainbat proiektutan elkarlanean aritzea ohikoa izaten da.

150 ikasleri iritsi zaie laguntza, eta Kurtzebarri BHI institutuko ikasleek joan den ikasturtean sustatutako ekimenean bildutako diruarekin erositako ikasmateriala jaso dute.

Materiala emateko ekitaldian Ngor Dione herriko alkatea eta Ngor Senghor izan ziren, Yaakarren izenean.