AUDITORIAK ETA KUOTEN KONTROLA IKASTETXEETAN

2024-07-17

Lau hamarka igaro dira irakaskuntza kuotak legez debekatu zirenetik . Hala ere, itunpeko ikastetxeetan praktika hori ohikoa bihurtu da, azken urteetako Hezkuntza Sailek beste alde batera begiratu dutelako.

Hezkuntza Lege berriak, lehendik zegoen debekua berresteaz gain, doakotasunaren bermean sakontzen du, eta familiek ikastetxeei ordainduko dizkieten kuota eta ordainketak gainbegiratzea ahalbidetuko duten kontrol neurri zehatzak ezartzen ditu.

Lehenengo neurria, berariazko administrazio-unitate sortzea da, honen bidez, irakaskuntzaren dohakotasuna bermatzeko. Bigarren neurriak zehazki zera dio: “ Sailak eskola zerbitzuak onartzeko prozedura ezarriko du, eskola jarduera osagarriak kobratzeko baimena emango du eta bere webgunean argitartuko ditu onartutako zenbatekoak eta kontzeptuak, behar bezalako gardentasuna bermatzeko.”

Duela egun gutxi, legebiltzarkide baten interpelazioaren ondorioz, Hezkuntza Sailburuak itunpeko ikastetxeek kobrtazen dituzten kuotei buruzko adierazpenak egin ditu, eta erantzunaren edukiak, Legea betetzeko hartuko dituen neurri zehatzak argitu beharrean, dezepzioa eta kezka eragin ditu.

Lehen neurriari dagokionez, kuotak kontrolatzeko eta irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeko, Sailak “administrazio-unitate espezifikoa” sortu ote duen zehaztu beharrean, Legeak agintzen duen bezala, ezer zehazten ez duen erantzun lausoa ematen du, “beharrezkoak diren auditoretza eta kontrol mekanismoak aktibatzeko prozesua abian jarri direla” aipatuz.

Baikara Federazioaren iritziz, Hezkuntza Sailburuak unitate administratiboa sortu duen edo noiz sortuko den argitu behar du.

Bigarren neurriari dagokionez, hau besterik ez du esaten: “itunpeko ikastetxeetatik jasotako informazioaren azterketa amaitzen denean kontraste erreal eta osoa izango du Sailak, eta hala badagokio, kontrola eta zehapena indartzeko neurriak hartzeko.”

Berriro ere Hezkuntza Sailburuak du ez du aipatzen, eskola-zerbitzuak eta horiei dagozkien kuotak onartzeko prozedura ezartzera behartzen duela legeak eta behin horiek baimenduz gero publiko egingo direla.

Baikara Federazioak negatiboki baloratzen du Hezkuntza Sailburuak emandako erantzuna, legez kanpoko praktika honekin amaitzeko determinazio politiko faltaren eszenatokian kokatzen gaituelako berriro ere.

Legean aurreikusitako kontrol neurriak zehazten ez badira, kuotak kobratzea ohiko praktika izango da aurrerantzean ere, orain arte bezala.

Baikara Federazioak argitasuna, zehaztasuna eta gardentasuna eskatzen du funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek familiei kobratzen dizkieten kuoten auditoretzarekin zerikusia duten gai guztietan.