Not a member? Join today
Elgoibarko eskola publikoko ikasleek, besteak beste, Elgoibartik Mundura ekimenaren barruan herriko elkarteentzat sortu zituzten web orriak aurkeztu zituzten Aita Agir Kultur Etxean
Talaia ikastetxea ‘Eskola Jasangarri’ gisa izendatu du Eusko Jaurlaritzak, ingurumenarekin duen lana eta inplikazioa aintzat hartuz. Urdaibaiko Ekoetxea zentroan egin zuten ziurtagirien entrega, aurten Euskal Herriko hamahiru ikastetxek jaso dituztenak, Gipuzkoako publiko bakarra: Hondarribiko Talaia ikastetxea.
Ikasturtean zehar Eskola Kirolera joateko mugikortasun jasangarriko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleak saritu zituzten ostiralean Bizarain Ikastolan egindako ekitaldi batean.
Tolosako Orixe institutuko ikasleak, Damian Munteanuk, 4. saria lortu du Euskal Herriko “Eduardo Chillida” Matematikako XX. Olinpiadan. 15 eguneko egonaldia lortu du Ingalaterran, lehen hiru sarituekin batera. Bestalde, Zarautzeko Orokieta eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek 2. saria jaso dute ikastetxeek sustatutako steam hezkuntza-ekimen berritzaileenaren kategorian.
Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, Errenteriako ikasleek, Cristobal Gamon eta Bizaraingo ikasleen artean, udal foro bat egin dute. Aurreko ikasturtean, lanerako gai gisa energia erabilgarria eta ez-kutsatzailea aukeratu zuten, eta “Energia, bizitzaren motorra” leloan oinarrituta, diagnostikoa egin zuten ikasturte osoan. Diagnostiko horren ondorioekin, esku-hartze plan bat diseinatu eta gauzatu da, ezarritako lehentasunetatik abiatuta.
Zumaiako Herri Eskolako Batxilergoko lehen mailako ikasleek disko bat grabatu dute Zarautzen, Mikel Kazalisen estudioan. Lan hau musika irakasgaiaren parte da eta ikasle bakoitzak abesti bat konposatu du diskoan sartzeko.
Legazpiko Domingo Agirre eskola publikoko eskola-komunitateak 1.500 euroko txekea eman dio Aspanogi elkarteari, minbizia duten Gipuzkoako haurren familiak biltzen dituen elkarteari.
+ Berri gehiago ikusi
EHIGE Gurasoen Elkartea
Tweets by TwitterDev
+ EKITALDI GUZTIAK IKUSI
* Datu hau nahitaezkoa da
Berrikusi zure sarrerako ontzia edo spam-aren karpeta, harpidetza berresteko.