Federazioaren organo gorena da, hark baitu honako gai hauei buruzko akordioak hartzeko eskumena: jardueren kudeaketa plana, aurrekontu ekonomikoa, Zuzendaritza Batzordea izendatzea, estatutuak aldatzea, IGE berrien bazkidetza onartzea, etab.
Federazioko bazkide diren IGE guztiek dute Batzarrean parte hartzeko eskubidea, eta Batzar Orokorrak urtean behin egiten du ohiko bilera. Azken urteetan, Beasainen egin dira; azaroko lehen larunbata izaten da ohiko data.
Azken Batzar Orokorrei buruzko informazio gehiago (aktak, dokumentuak, etab.):
2015-2016 Ikasturteko Batzar Orokorra / 2015-11-07 Zarautz
2014-2015 Ikasturteko Batzar Orokorra / 2014-11-08 Beasain