200 Eredua
Egin eta aurkeztu sozietateen gaineko zergaren aitorpena eta ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena (establezimendu iraunkorrak). Zuzeneko tributua da, izaera pertsonala duena eta zergaren subjetu pasiboek lortutako mozkina kargatzen du.
Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera. Zergaldia abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea hurrengo urteko uztailaren 1tik uztailaren 25era arte luzatuko da. Aldiz, zergaldia abuztuaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea hurrengo urteko otsailaren 1etik otsailaren 25era arte luzatuko da.
347 Eredua
110 eta 190 ereduak
Zuen elkarteakautonomoak kontratatzen baditu jarduerak egiteko. Jarduera profesionala modu legalean egiten ari direla bermatzeko, Gurasoen Elkarteak dokumentu hauek eska diezazkioke autonomoari:
Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (IAE) profesional bezala alta emateko agiria.
Langile autonomoentzako araubide bereziko alta, edo elkargo bateko mutualitatekoa, azken horretarako aukera badu.
Foru Ogasunarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.
Ordaintzeko faktura bat egin beharko da hilero, kontzeptua eta zenbatekoa adieraziz.
Horri dagokion BEZa gehituko zaio, aplikatzekoa bada, eta % 15eko atxikipena ezarriko zaio (% 7ko atxikipena jarduera profesionaleko lehen bi urteetan), pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura.
Azken zenbateko hori elkarteak Foru Ogasunari ordaindu beharko dio hiruhileko natural bakoitza amaitzean 110 ereduaren arabera (apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 25ean); urtarrilean, 190 eredua bete beharko du, eta Foru Ogasunean aurkeztu. Atxikipen hori negoziaezina da, Foru Ogasunak ikuskapena egiten badu ordaintzeko erantzukizuna Elkartearena baita, eta ez profesionalarena.
Zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzen duen ziurtagiria
Ziurtagiri hori diru-laguntzak eskatzean eskatu ohi digute.
Zer ziurtatzen du?
Egunean dauzkagula nahitaez aurkeztu beharreko zerga-aitorpenak.
Ez daukagula zerga-zorrik betearazteko aldian, edota, edukiz gero, atzeratuta, zatikatuta edo bertan behera utzita daudela.