Izen ematea eta elkartearen kudeaketa
IGE guztiak, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan legeak agintzen duen moduan erregistratuta daude eta dagokien erregistro ofizialeko zenbakia dute. Gipuzkoan, erregistroaren egoitza Donostian dago, Intxaurrondo kaleko 70. zenbakian. Erregistroan izena emanda egoteak betebehar administratibo batzuk betetzera behartzen ditu IGEak, hala nola, Erregistroan jakinaraztea Zuzendaritza Batzordearen aldaketak, estatutuak eguneratuta edukitzea, etab.
Izapide administratibo horiek errazteko, BAIKARA FEDERAZIOAk IGEei aukera ematen die izapideak egiteko beharrezko dokumentuak betetzeko eta Federazioaren esku uzteko, Federazioak berak aurkez ditzan Elkarteen Erregistroan.
Zerbitzu honen arduradunak: Leire Zapirain (leire@baikara.eus) Â Telefonoa: 943 32 72 08
Dokumentazioa
Sinadura elektronikoko ziurtagiria
Datuen babesa
Datu pertsonalak babesteko dekalogoa