BAIKARA FEDERAZIOA , udal haurreskolak partzuergoan sartzearen alde

2024-12-20

Hezkuntza legeak, 11.3 artikuluak arautzen duenez, “Haurreskolak Partzuergoa bultzatuko da, eskaintza unibertsaleko, kalitatezko eta doako zerbitzu publiko gisa“. Era berean, Eusko Legebiltzarrean onartutako Hezkuntza Akordioaren 34. puntuak honako konpromisoa hartu zuen: “Haurreskolak Partzuergoa berrindartzea, eskaintza unibertsaleko, kalitateko eta doako zerbitzu publiko bihurtuz“.

Agindu horiek betetzeko, “udal haurreskolak” deiturikoak sistema publikoan txertatu behar dira, horregatik, ez du zentzurik haur hezkuntzako lehen zikoan hezkuntza publikoaren doakotasuna bermatzeko eredu desberdinak egoteak. Izan ere, “udaletxeen menpe dauden  haurreskolak  kudeaketa pribatu bidez ematen dira.

 Oiartzunen, adibidez, udalerriko haurreskola bakarra partzuergo batek kudeatzen du, eta partzuergoaren titulartasuna Udalak eta ikastola pribatu batek partekatzen dute. Usurbilen, haur-hezkuntzako zerbitzua Udarregi ikastola  pribatuari esleituta dago. Aretxabaletaren kasuan, udalaren emakida, kooperatiba batek kudeatzen du eta Ordizian elkarte batek ; Pasaian, berriz, haurreskola publiko baten eskaintza egon arren, udalak beste Udal haurreskola zerbitzu bat bideratzen du enpresa pribatu baten bidez.

Udal haurreskolak  Patzuergo publikoko saretik kanpo mantentzeko helburu bakarra  haurrak ikastetxe pribatuetara bideratzea da.

Baikara Federazioak  haurreskola guztiak  patzuergo publikoan sartzea eskatzen dio Hezkuntza Sailari eta aldi berean , partzuergoan sartu nahi ez dutenei ez-ohiko  finantziaketa etetea.