Baliabide gutxiko Eibarko ikasleek kirola egiteko laguntzak izango dituzte

2021-07-07

Eibarko Udalbatzak duela egun batzuk onartu zuen diru-laguntzen Plan Estrategikoa, baliabide ekonomiko gutxiko familiak dituzten ikasleek eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten, “gainerako ikasleen baldintza beretan”. Horretarako, aparteko kirol txapelketa eta lehiaketetan parte hartzeko laguntzen zenbatekoa handitu zen.

Aurten, berritasun gisa, IGEen bidez egingo dira diru-laguntzen eskaerak, eta, horregatik, Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena egin da, laguntza horiek kudeatzeko modua aldatzea komeni delako, eraginkorragoa izan dadin.

Egun hauetan, Gizarte Zerbitzuen Saila laguntza horren onuradun izan daitezkeen familiei, maskaratxoekin batera, erantzukizuneko aitorpen bat ematen ari zaie diru-laguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzeari buruz. Aitorpen hori sinatu eta ikastetxeko Gurasoen Elkarteari aurkeztu beharko diote, eta hark ordainduko dizkio, ondoren, elkartearen kuoten eta eskola-kiroleko jardueren zenbatekoak.