“Banakako irakurketa”, Orioko Zaragueta eskolan martxan jarritako ekimen arrakastatsua

2024-11-20

Azaroan Orioko Zaragueta eskolan “Banakako irakurketa” ekimena jarri dute martxan: egunean 20 minutuz isilean irakurtzea. Aurrez landutako egutegi bati jarraituz, ikasgai guztietan tarte bat eskaintzen zaio aukeratutako liburuaren irakurketari. Ikasleek ez ezik, irakasleek ere eraman dute ikastetxera gustuko izan duten libururen bat: eleberria, ipuinak, komikiak… Batzuek etxetik eraman dute, edo herriko liburutegitik edo eskolatik maileguan hartu dute. Ikasleak ondo hasi dira, eta urtean zehar bide horretatik jarraituko dute irakurketa zaletasun bihurtzeko.

Halaber, Zaragueta E-librum proiektu pilotuan parte hartzen ari da, DBHn irakurzaletasuna eta gozamenerako ohitura sustatzeko.