Basauriko Guraso Eskolan izena eman nahi duzu?
2025-01-03
Zure seme-alabak Basauriko eskola edo institutu publiko batean ikasten du? Beste familiekin zure esperientzia partekatu nahi duzu? Zure seme-alabak hezteko gakoak eta baliabideak nahi dituzu?
Guraso eskola informazio eta prestakuntza gunea da, eta bere erronka familiei seme-alaben hezkuntza prozesuan orientazioa eta laguntza ematea da. Doako programa da eskola eta institutu publikoetako familientzat, BIGEk antolatzen du eta Basauriko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen du.
Guraso Eskola Basauriko eskola publikoetako familien nahietara egokituta dago, izan ere, azaroan zehar, interesdunek inkesta bat bete zuten guraso elkarteen bidez, interesatzen zaizkien gaiak aukeratzeko. Gainera, beraien beharretara egokitutako egunak eta ordutegia hautatzeko aukera ere izan zuten.
Tailer horiek psikologian, pedagogian, soziologian eta hezkuntzan adituak diren profesionalek ematen dituzte, eta gai bakoitzean esperientzia handia dute. Zuen hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan garatzeko jarraibideak emango dituzte.
– Tailerren iraupena ordu eta erdikoa izango da.
– Gutxienez 10 parte-hartzaile behar dira, bestela tailerra ez da egingo.
– Zaintza zerbitzua behar baduzu, zure IGEarekin harremanetan jarri.
Hau da urtarrilaren 15ean hasiko den Basauriko Guraso Eskolen egitaraua. Hurrengo bi asteetan tailer hauek egingo dira:
– “Autoestimua lantzea desberdintasunetik”. Asteazkena 15, 16:30. Bizkotxalde eskola
– “Emozioen kudeaketa: Autoestimua vs frustrazioa”. Osteguna 16, 16:30. Arizko ikastola
– “Zer dago portaera txarraren atzean”. Astelehena 20, 16:30. Basozelai eskola
– “Komunikazioa: hobeto oihurik gabe”. Asteartea 21, 16:30. Etxegarai eskola
– “Negoziazioa vs zigortzea”. Asteazkena 22, 16:30. Kareaga Goikoa eskola
– “Gure seme-alabekin gatazkak konpontzen”. Osteguna 23, 16:30. Sofia Taramona eskola