Batzar nagusirako data ezarri dugu: Otsailaren 12a
2022-01-31
Datorren larunbatean, 2022ko otsailaren 12an, egingo den BIGEren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten dizuegu “La Bolsa” auzo etxeko areto nagusian. Batzar Nagusia aurrez aurre egingo dugu, higiene eta osasun neurri guztiak kontuan hartuta. Lehenbailehen zuek etortzea jakinarazi behar diguzue, formulariaoaren bidez.
Ordua:
10:30etan lehen deialdian,
11:00etan bigarren deialdian.
Lekua:
“La Bolsa” auzo etxeko Areto Nagusian, Pilota Kalea 10, Bilbo (metro Zazpikaleak).
Gai zerrenda:
- 2021ko Otsailaren 6ko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
- 2020-21 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena.
- 2021-2022 urteko jardueren plana eta aurrekontua.
- Batzordea berritzea
- Eskariak eta galderak
Batzarraren ondoren Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak Hezkuntza Itunari buruz hitz egingo digu.
Batzarrean parte hartzeko, mesedez, bete formulario hau zuen datuekin
Informazio guztia posta elektronikoz bidali dizuegu.
Parte hartu!!