BerrAktibatu+ EHIGErekin eta eraiki dezagun mundo iraunkor bat

2020-10-06

EHIGEk ReActívate+ ekimenarekin bat egin du. Ingurumen-jasangarritasunaren aldeko herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimena da, eta uraren kontsumo arduratsuarekin, mugikortasunarekin, erosketa jasangarriarekin, hondakinen kudeaketarekin, energia-kontsumoarekin, elikadurarekin eta abarrekin lotutako alderdiak jorratzen ditu, besteak beste.

Ekimenak unibertsitateei, ikastetxeei eta familiei zuzendutako programak ditu.

Izena eman nahi duten familiek doan egin dezakete, programaren webgunean, EHIGEren kodea sartuz (65089). Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak sustatzen du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.