Berrikuntzak IGEentzako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzetan
2023-09-08
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu du. Dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 2tik urriaren 2ra arte egongo da zabalik, baina azken momenturako ez uztea gomendatzen dizuegu.
Oraingoan, aginduak kontuan hartu behar diren berrikuntza garrantzitsu batzuk dakartza, eta, beraz, informazioa arretaz irakurtzea gomendatzen dizuegu. Berritasunen artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Ezohiko deialdia da, 2022/12/3tik 2023/8/31ra egindako jarduerak barne hartzen dituena.
- Eskabidea eta justifikazioa batera egin behar dira, egindako jarduerak azaltzen dituen memoria barne.
- Eskaera egiteko epea: urriaren 2a.
Eskatutako dokumentazioari dagokionez, honako dokumentu hauek prestatu behar dituzue (esteka honetako “Dokumentazioa” atalean aurkituko dituzue jarraibideak):
- Jarduerari buruzko memoria
- Eranskina: Memoria ekonomikoa
- Eranskina: Fakturen zerrenda
- Fakturak eta ordainagiriak
- Ordezkaritza ematea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- Eskabidea sinatu
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezue.
Dirulaguntzari buruzko dokumentazio guztia esteka honetan aurki dezakezue.
Gainera, eta beti bezala, gogoratu edozein argibide behar izanez gero zuen federazioarekin harremanetan jar zaitezketela.