Erantzukizun zibileko asegurua IGEentzako
IGEa eta honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko IGEak eskuordetzen dituen pertsonen (adibidez bolondresak) erantzukizun zibila bermatzen du.
Bolondresentzako istripu asegurua (IGEko juntakideentzat eta begirale boluntarioentzat)
BIGEk federatuta dauden elkarteetako boluntarioentzako istripu-aseguru bat kontratatzen du. Nor dago aseguruaren barnean?
– Zuzendaritza-batzordearen kideak. Elkartea BIGE-n federatuta egon behar da eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta. (Zuzendaritza-batzordea eguneratuta egongo da.)
– Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak. Hauek akordioa sinatu behar dute elkartearekin. Elkartearen akta-liburuan agertuko dira. Bolondresak ordainketarik jasoten ez duten pertsonak dira.
Honekin batera betetzeko fitxa bidaltzen dizuegu. Ahalik eta lasterren bige@bige.eus korreora bidali eta bueltan protokoloa eta bermeak bidaliko dizkizuegu.
Pertsona boluntarioen istripuen kasuan jardutako protokoloa.