BIGEk dirulaguntzen eskaera eta justifikazioarekin laguntzen zaitu. Zalantzak edota zailtasunak izatekotan, idatzi: bige@bige.eus helbidera.

2024KO EUSKO JAURLARITZAREN IGEENTZAKO DIRULAGUNTZA

IGEENTZAKO DIRULAGUNTZAREN EBAZPENA

Hemen aurkituko duzu 2024 urtko IGEentzako dirulaguntzaren Ebazpena-Resolución 23-24

  • Eskaera izapidetu diogun guraso-elkarteok ez duzue ezer egin behar. BIGEk dirulaguntza onartuko du eta diru-sarrera zuen bankuko kontuan jasoko duzue.
  • Zuen kabuz izapidetu duzuen guraso-elkarteok espedientea ikusi, jakinarazpena deskargatu eta dirulaguntza onartu behar duzue (www.euskadi.eus  nire karpetan)

Gogoratu hilabeteko epea dagoela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, emandakoarekin ados ez bazaudete (beste urte batzuetan emandakoa baino nabarmen txikiagoa).

 

DIRULAGUNTZA ESKATZEKO PROZEDURA

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago.

Aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da.

Dirulaguntza aurreko ikasturtearen antzera izapidetuko da. Kasu honetan, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra arteko fakturak onartuko dira.

 

Dokumentazioa:

Aurreko ikasturteetan bezala, bi saio-online antolatu ditugu zalantzak dituzten eta laguntza behar duten guraso elkarteentzat:

  • Asteartea, irailak 17, 17.00etan (gazteleraz)
  • Aseazkena, irailak 18, 17.00etan (euskarzaz)

Izena emateko formularioa: IZENA EMATEKO FORMULARIOA

(gehienez 2 pertsona/IGE)

 

Dokumentazioa betetzeko zailtasunak badituzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Zuen eskaera bidal diezagukezue, berrikusi dezagun.

 

Esteka honen bidez egin behar duzue tramitazioa:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ampas/web01-tramite/eu/

ESKOLA BIDEA ETA PATIOEN ERALDAKETA 2024-2025

Ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza- proiektuak garatzeko

Irailaren 11n, EHAAn (Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian)  2024-2025 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte eta kooperatibei ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen agindua argitaratu da.

  • Eskariak aurkezteko azken eguna: urriak 11
  • Proiektu bati lotutako eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du elkarte edo kooperatiba bakoitzak

 

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue: INFORMAZIOA

 

Deialdiak dirulaguntzen inguruko beste betebeharrak ere zehazten ditu.

 

Deialdia: Deialdia 24-25

 

Kontaktu-informazioa

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea – 94 4031577

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

BIZKAIKO UDALETXEAK


EUSKARA DIRULAGUNTZA (EUSKALGINTZA 2024, EJ)

Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2024an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko dirulaguntzak (euskalgintza deialdia)

Informazio orokorra:

  • 2024an gauzatutako proiektuak
  • Euskararen erabilera soziala sustatzearekin eta euskarazko ahozko komunikazioa
    hobetzearekin zuzeneko lotura duten jarduerak. Eskolako eremuan mintzapraktika lantzeko
    egitasmoak lehenetsiko dira; betiere, curriculumaren esparrutik eta gelatik kanpo.
  • Beharrezko dokumentazioa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1000035
  • Aurkezteko epea: ekainaren 13ra arte

Deialdiaren agindua: EUSKALGINTZA 2024

2024KO EUSKERA DIRULAGUNTZA Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza honen deialdia egiten du Euskararen erabilera gizarte-eremu guztietan sustatzeko. Hain zuzen ere, ahalegin horretan ezinbestekotzat jotzen du gizartean bertan eragitea, eta bereziki, gure hizkuntza sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetan.

Horregatik, dirulaguntza lerro honen helburua da irabazi asmorik gabeko erakunde horiekin lankidetzan aritzea, euskararen erabilera sustatzeko funtsezko lanean laguntzeko.

 

DEKRETOAREN LOTURA:  2024 Deialdia

 

Informazio orokorra:

  • Eskaerak egiteko epeak: 2024ko urtarrilaren 15tik otsailaren 12ra (13: 30ean)
  • Tramitazio elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
  • Aurrekontuaren %40 jasoko da gehienez.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Estatutuen kopia eta IGEaren inskripzio-ziurtagiria elkarteen erregistroan
  • Proiektuaren azalpen-memoria (gehienez 20 orrialde)

 

Autofinantzaketa:

  • IGEak bere diru-sarrera propioekin aurrekontu osoaren % 35 hartu behar du bere gain, gutxienez

 

Justifikazioa:

  • IGEak eskatutako zenbateko osoa justifikatu beharko du, ematen zaiona alde batera utzita

BILBOKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK. 2023-2024

Dagoeneko Bilboko Udalak 2023-20234ikasturterako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 9an zabaldu zen eta otsailaren 16an itxiko da.

Eskabideak aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu ahal izango dira.

Gida hau lagungarri izan dakizuke izapideak egiteko. BILBOKO DIRULAGUNTZAK GIDA 2024

 

Aurkeztu beharreko eskabide guztietarako dokumentazioa:

  • Eskabide-orria
  • Aurrekontua 23-24
  • Dirulaguntzaren xede den programa azaltzen duen dokumentua
  • IGEak aurreko ikasturtean egindako jarduera guztien azalpen-memoria orokorra
  • Dagokion eranskina

 

Hezkuntza:

 

Diruz lagunduko diren jarduerak 2023-2024 ikasturtean egindakoak izango dira.

“Hezkuntzari laguntzeko programa” lerroan eskatu behar dira, diruz lagundu daitezkeen 3 kontzeptu biltzen baititu.

 

  • Eskolaz kanpoko ekintzak eta bestelako ekintzak, ikasleen guraso-elkarteen prestakuntza, familia eta lana uztartzea ahalbidetzen dutenak.
    • Gogoratu eskolaz kanpokoak 20 orduko jardueratik aurrera zenbatuko direla dirulaguntza eskatzeko.
    • Ikasturte honetarako berrikuntza gisa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak ere diruz lagunduko dira.
  • Jarduera osagarriak
  • Elkarrizketa, elkarbizitza, elkartasun, ikasleen integrazio eta ikasle etorkinen harrera bezalako balioak sustatzen dituzten programak edo proiektuak.

 

Euskara:

Diruz lagundu daitekeen lerroa: “eskola-munduko programak babestea“. Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten programa edo jarduera osagarriak edo hezkuntza arautua indartzeko jarduerak diruz lagunduko dira.

Euskera deialdia

 

Bilboko Udaleko web-orria. 2024ko dirulaguntzak:

https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279185283533&language=eu&pageid=1279185283533&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal