BIGE Gurasoen Elkartearen batzarra

2025-02-26

Larunbat honetan egin dugu BIGE Gurasoen Elkartearen batzarra, eta bertan, urtero bezala, aurreko ikasturteko jardueren memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztu genituen. Aldi berean, 2024-2025 ikasturterako plana ezagutu eta onartu genuen, dagoeneko ezagutzen dituzuen zenbait berrikuntza biltzen dituena, hala nola Basauriko Guraso Eskola berria eta Bilboko buletin digitala.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak federazioari ematen dizkion laguntzak 2011tik “izoztuta” daudenez, BIGEko batzarrak IGEek federazioari ematen dizkioten kuotak pixka bat handitzea proposatu zuen.

Era berean, federazioko kide diren guraso-elkarteekiko eta, beraz, Bizkaiko eskola publikoko familiekiko lotura sendotzea helburu duen proiektu berri bat aurkeztu zen. Elkarteen indarguneak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak aztertzea da xedea, beren lana hobetzen lagunduko duten irtenbideak aurkitzeko eta partaidetza handiagoa sustatzeko, bai elkarteen barruan, bai federazioan bertan.

Ellakuria Zurbaran BHIko patioa hobetzea

Azkenik, Ellakuria Zurbaran BHIko IGEko Joneren laguntza izan genuen, bere institutuko eskola-patioak hobetzeko egin duten prozesuaren zehetasunak azaldu zizkigun. Proiektu honetan parte hartu dute ikastetxeko zuzendaritzak, irakasleen klaustroak, irakasle ez diren langileek eta, jakina, familiek, baita auzoko erakundeek ere. Oso baliabide gutxirekin lan aparta lor daitekeela erakutsi zigun Jonek. Eskerrik asko, Jone, zuen lan handiagatik.

Laster jasoko duzue zuen posta elektronikoetan batzarraren informazio guztia eta, jakina, Ellacuria-Zurbaran BHIko patioak hobetzeko proiektuaren xehetasunak.

WhatsApp Image 2025-02-24 at 17.40.23 (2)
8feabbe3-8385-4405-bda5-dcce69d36326