BIGEk 2022-2023 ikasturteko Batzar Orokorra egin du
2024-03-01
Joan den larunbatean, otsailaren 24an, BIGEren batzar orokorra egin genuen, eta, bertan, 22-23 ikasturteko jardueren memoria onartu zen, dagokion balantzearekin, bai eta 23-24 plana eta aurrekontua ere.
Batzar horretan federazioaren batzarra berritu zen eta Olatz Elkorobarrutia presidente berria izendatu zen, Mukusuluba HLHIko Mendikoa Guraso Elkartearen ordezkaria.
Eskerrak eman nahi dizkiegu IGEetako ordezkari guztiei, hain egun euritsuan hurbildu baitziren eta batzarrean sortu ziren gaien inguruan beren iritzia eta iradokizunak eman baitzituzten.
Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu Arkaitz Aburto, Lorena Matey, Iban de Torres, Javier Royo eta Jose Luis Blancori federazioarekiko dedikazioagatik eta egindako lanagatik.