Bilboko Udal Kirol Eskolak
2021-10-29
Aste honetan Bilboko eskola publikoetako kirol jardueren programarekin hasi gara. Programa hau BIGEk eta Kontxa, Deustu, Tiboli eta San Inazio eskoletako IGEek antolatzen dute, Bilbao Kirolak emandako dirulaguntzari esker.
Haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 2. mailara bitarteko haurrek parte hartzen dute. Helburua Eskola Kirolako lehiaketetan parte hartzen ez duten ikasleek kirola egiten laguntzea da. Zehazki, heziki eta kirol anitzeko jarduerak egiten dira.
Heziki bereziki txikienei zuzenduta dago eta kirolaren alorrean mugimen-trebetasunen garapena sustatzea du helburu. Kirol anitzeko kirola, ordea, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta hainbat kirol-modalitatetan hasteko aukera izaten dute, aurrerago gehien interesatzen zaiena aukeratu ahal izateko.
Jarduera guztiak euskaraz eskaintzen dira eta ikastetxean egiten dira.