Bilboko Udala: elkarteentzako dirulaguntzak 2023-2024
2024-01-11
Dagoeneko Bilboko Udalak 2023-20234ikasturterako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 9an zabaldu zen eta otsailaren 16an itxiko da.
Eskabideak aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu ahal izango dira.
Gida hau lagungarri izan dakizuke izapideak egiteko. BILBOKO DIRULAGUNTZAK GIDA 2024
Aurkeztu beharreko eskabide guztietarako dokumentazioa:
- Eskabide-orria
- Aurrekontua 23-24
- Dirulaguntzaren xede den programa azaltzen duen dokumentua
- IGEak aurreko ikasturtean egindako jarduera guztien azalpen-memoria orokorra
- Dagokion eranskina
Hezkuntza:
Diruz lagunduko diren jarduerak 2023-2024 ikasturtean egindakoak izango dira.
“Hezkuntzari laguntzeko programa” lerroan eskatu behar dira, diruz lagundu daitezkeen 3 kontzeptu biltzen baititu.
- Eskolaz kanpoko ekintzak eta bestelako ekintzak, ikasleen guraso-elkarteen prestakuntza, familia eta lana uztartzea ahalbidetzen dutenak.
- Gogoratu eskolaz kanpokoak 20 orduko jardueratik aurrera zenbatuko direla dirulaguntza eskatzeko.
- Ikasturte honetarako berrikuntza gisa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak ere diruz lagunduko dira.
- Jarduera osagarriak
- Elkarrizketa, elkarbizitza, elkartasun, ikasleen integrazio eta ikasle etorkinen harrera bezalako balioak sustatzen dituzten programak edo proiektuak.
Â
Euskara:
Diruz lagundu daitekeen lerroa: “eskola-munduko programak babestea“. Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten programa edo jarduera osagarriak edo hezkuntza arautua indartzeko jarduerak diruz lagunduko dira.
Bilboko Udaleko web-orria. 2024ko dirulaguntzak:
Laguntza behar baduzue, jarri kontaktuan BIGErekin: 94 4169360 /Â bige@bige.eus