CEIP UMANDI IKASTOLA HLHI
Euskal Herrian, Gasteizen, Lakua-Arriaga auzoan kokaturiko eskola bat da gurea. D ereduko eskola garenez ikasketak euskara hutsez eskaintzen ditugu bai Haur Hezkuntzako etapan, baita Lehen Hezkuntzakoan ere.
Umandi ikastola 1974 sortu zen. Urte haietan, oso aukera gutxi zegoen euskaraz umeak eskolatzeko eta Gasteiztar talde batek proiektu hau martxan ipini zuen. Hauen artean guraso talde bat zegoen eta baita babesleak ere. Kontuan izan behar da frankismoaren azken urteak zirela.
1994. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sare publikoan sartu zen Umandi Ikastola. Gaur egun 50 irakasle inguru eta eta 500 ikasletik gora ditugu. Eskola bera, Gasteiz aldatuz doan bezalaxe ari da aldatzen. Hala ere, ikasleak euskalduntzea eta Euskal Herriko kulturaren parte izatea da helburu nagusia, beti ere ikasleentzat egokienak diren pedagogiak erabiliz.