EIMU ARTEAGABEITIA UHE

Arteagabeitia haur eskolak eraikin diseinu modernoa du, eta 2005eko apirilaren 13an inauguratu zen.  Eskolak dituen abantaila nagusiak honakoak dira:
  • Ez dago eskailerarik, beraz, erraz sar daiteke eta istripuak saihestu.
  • Sabaileiho handiak dituenez, argitasun handia dago barrualdean.
  • Jolasteko kanpoaldeko gunea oso handia da eta lorategi handiz inguratuta dago.

Instalazioek adinaren arabera antolaturiko 6 gela dituzte. Eskolako gela horiek umearen eboluzio-garapena ahalbidetzeko beharrezkoak diren materialak ere badituzte. Bestalde, menuak gauzatu ahal izateko teknologia modernoarekin hornitutako sukalde ederra ere du eskolak. Eskolak urte 1etik 3 urte arteko 70 umeentzako jantoki handi bat ere badu.

Jolasteko patio bi daude, adinak kontuan hartuta bereizita. Halaber, nagusien patioari atxikita eraikin txiki bat dago, ume-kotxeak eta ume-aulkiak gordetzeko beren-beregi egindakoa.

Itzuli