IES SOPELA BHI
Ikastetxe hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu publikoa da. Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari (DBH) dagozkion ikasketak ematen dira. D ereduko (euskaraz soilik) taldeak ditugu. Ikasleak hamabi eta hamasei urte bitarteko neska-mutilak dira, hamazazpi urteko errepikatzailerik ere egon liteke. Hezkuntza sailak Sopelako Institutua handitzeko plangintza onartu du, eraikuntza berri bat burutzeko asmoa dago, bertan batxilergoak martxan jartzeko.
Aurten 18 talde ditugu: 16 talde arrunt eta gela egonkor 2, azken honetan 9 ikasle, 4 irakasle eta 3 hezitzaile daude. 2.mailan, Hezkuntza Berariazko Sendotzeko Proiektua (HBSP) dugu eta irakasle bi sartzen dira geletan lengoaia, euskara eta matematika ikasgaietan.
1995/96.eko ikasturtean hainbat udaletan prozesu berri bati hasiera eman zitzaion eta 1996/97. ikasturterako derrigorrezko hezkuntzaren eskola mapa zehazturik geratu zen. Sopelako udalak ere, honekin bat egin zuen. Sopelako Bigarren Hezkuntzako Institutua Iberre Ikastetxe publikoa zegoen tokian kokatu zen, A eta D ereduko ikasketak eskaintzeko. Ikastetxe honetan egokitzapen lan batzuk egin ziren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan agerturiko beharrizanetara egokitzeko: teknologia eta informatika ikasgelak, liburutegia, laborategia eta abar. Honen ostean, 1996/97 bitartean, DBHko lehen zikloa martxan jarri zen.
1998/99 ikasturtean zehar, aldiz, 2.zikloari zegozkion beharrak zirela eta, lan sakonago batzuk burutu ziren. Azkenez, 1998/99 ikasturtean zehar aspaldiko Iberre ikastetxe publikoa eraberritzen hasi ziren Sopelako BHI institutua sortzeko. Lanek iraun zuten bitartean, Getxoko II Institutura lekualdaketa egin genuen, baina bost ikasturtetik hona Sopelako herrian gaude berriro.
Eraberritutako institutuan, 2000/01 ikasturtetik, SOPELA BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAn lanean ari gara, Sopelan dago eta herriko biztanleei kalitatezko hezkuntza emateko xedea du eta gaur egun, D eredua (euskaraz) besterik ez dago.