Cine Invisible lehiaketan saria lortu du Lamuza Eskolako “Nor Nori Nork” laburmetraiak

2020-10-30

Lamuza Eskolako Gurasoen Elkarteak abiatuta eta Estibaliz Urresolak, eskolako ikasle ohiak, zuzendutako NOR NORI NORK laburmetraiak euskaraz egindako laburmetraia hoberenaren saria lortu du Cine Invisible lehiaketan.

NOR NORI NORK adiskidetasunari, partekatzeari, kulturartekotasunari eta intregrazioari buruzko laburmetraia bat da, non euskararen deklinabideek bost ikasleren arteko integrazio-prozesuaren faseak irudikatzen dituzten, euskara batuaren ahalmen bateratzaileaz baliatuz.

Gurasoen Elkartearen helburua jendeari kulturartekotasuna azaltzea izan da, hori baita Lamuza Eskolan bizi den errealitatea, mila koloretako eskola. Laburmetraia Arabako Foru Aldundiaren babesa eta dirulaguntzaren bidez egindako proiektua izan da.