“Desberdintasuna bizitzea” sentsibilizazio-jardunaldiak Zaragueta eskolan

2022-10-07

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak  Orion  2022 urtean zehar burutu duen “Orio Denontzat” irisgarritasun proiektuaren barruan, Zaragueta IPIn sentsibilizazio jardunaldiak burutu dituzte”Ezberdintasuna Bizi” lelopean.

Lehen fasea udaberrian izan zen eta bertako eragileen eta herritarren ekarpenak jaso zituen. Bigarren urratsa abian da dagoeneko eta sentsibilizazio-saioak egin dira udalerri osoko gazteentzat, GKEFeko arduradunek emanak.

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko bigarren mailako gazteentzako saioak dira.  Gorputz Hezkuntzako eskolak aprobetxatu dira bi orduko saioak egiteko, ikasleen ohiko ordutegiaren barnean.

Bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua bezalako balioak landu dira, inguruan dituzten edo kalean ikusten dituzten benetako egoeren bidez.

Proiektuaren helburua Orio herri irisgarriagoa bihurtzea da eta, alde horretatik, “Gazteek zeresan handia dute. Garrantzitsua da inguruan ikusten dituzten oztopoak identifikatzea eta horien berri ematea. Horrela, guztion artean herria hobetzen lagunduko dugu”, esan zuten GKEFeko kideek.

Gainera, irakasleek material ugari eskaini diete eskoletan Gorputz Hezkuntza erabiltzen jarraitzeko. Azpimarratzekoa da, Orio izan dela adin horretako haurrei aniztasunari eta irisgarritasunari buruzko sentsibilizazio-saioak zuzendu dizkion lehen udalerria.