Donostiako bost eskola publikok Lagunak Familia proiektuan hartuko dute parte

2023-12-01

Aurten ere, Ongi Etorri Eskolara proiektuak Familia Laguna programaren jarri du martxan. Zazpi ikastetxetako 100 familia inguruk parte hartzen dute ikasturte honetan programan. Programa honek harremanetan jartzen ditu beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren familiak, Donostian jaio diren, edo denbora luzea daramaten familiekin eta adin bera duten seme-alabekin.

Programaren helburuak hauek dira: familia berriei eskola eta komunitate eremuan bide-laguntza eta informazioa ematea, haien arteko loturak ezartzea eta harremanak sendotzea, eta iritsitako familiak euskarara hurbiltzea. Azken batean, ekimen honen bidez eskolan eta auzoan kulturen arteko loturak bultzatu nahi dira, bizikidetza sustatzeko.

Aurkeztutako familiak Aitor Ikastola, Amara Berri eskola, Intxaurrondo ikastola, Jakintza ikastola eta Orixe ikastolako lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetakoak dira.

Ikastetxe bakoitzean egin diren topaketetan, ikasturte honetan eskolan kulturarteko harreman horiek sortuko dituzten 50 bikoteen aurkezpenak egin dira. Merienda baten inguruan, familiek beren familia-erreferenteak ezagutu dituzte, eta informazioa partekatu dute: zaletasunei, ordutegiei eta konfiantzazko harreman hori sortzeko erabiliko dituzten komunikazio-moduei buruz, bai eta horiek emateko abian dauden jarduerei buruz ere.