Pandemia eta Euskal Eskola Publikoa

2020-05-29

EHIGE eta HEIZE elkarteek osatzen dugun Euskal Eskola Publikoa Gaur, Bihar ekimenak dokumentu bat egin dugu, eta bertan, urrutiko irakaskuntzaren egungo egoerari buruz hausnartu eta datorren ikasturterako proposamenak egin ditugu.

Besteak beste, ikasturte amaieran ikasle bakoitzaren txosten zehatza egitearen garrantziaz ari gara, datorren ikasturtean hezkuntza-inklusioa bermatzeko moduaz, eskola publikorako digitalizazio-plan batez, publikoaren balioa indartzeaz eta ikasleen interesak, interes politiko, korporatibo eta sektore faboratuenen gainetik jartzeaz.

Deskargatu txostena link honetan edo hurrengo irudian sakatuz.