Egoerarik ahulenean dauden IGEei laguntza
2022-11-15
Aurtengo ikasturtean berriz ere egoerarik ahulenean dauden guraso elkarteentzako laguntza eta aholkularitza berezia eskaintzeko programa abiatu dugu Denon Eskolatik Arabako Forua Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako hitzarmenei esker.
Guraso Elkarte bakoitzaren egoera kontuan harturik bai egitura zein dinamika egonkor bat finkatzeko laguntza eta aholkularitza eskainiko zaie. Horrez gain guraso elkarteetatik antolatu ohi diren jarduerak – eskolaz kanpoko kirol eta bestelako jarduerak – antolatzeko laguntza ere emango zaie, bai jarduerak antolatu eta eskaintzeko orduan zein ondoren egunerokotasunaren kudeaketan.
Horretarako teknikari bi ibiliko dira ikastetxeetan zehar guraso elkarteekin harreman zuzena izanik, eta baita zuzendaritzekin koordinatuz, eta toki bakoitzean guztien artean adostutako plana garatzen.