EHIGE arigunea izango da Euskaraldiaren hirugarren edizioan
2022-11-11
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean, 15 egunez, ospatuko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, hitzez ekiteko garaia lemapean. Egun horietan zehar milaka norbanakok identifikatuko dute euren burua belarriprest edo ahobizi modura eta horren araberako hizkuntz portaera izango dute. Horretaz gain, aurreko edizioan bezala, ariguneak sortuko dira, euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten lekuak, eta EHIGE horietako bat izango da.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.