EHIGEren Klika 21. Korrikan
2019-03-25
Aro berriari, klika ekimena aurkeztu zen larunbatean Albaola museoan: arloz arloko konpromiso-bilduma bat da, euskararen normalizazioan aurrerapauso berriak emateko. Bertan parte hartu genuen Euskal Herriko 30 gizarte-eragilerekin batera.
Hona hemen EHIGEren Klika:
-Herritar guztiei, ezaugarri pertsonalak alde batera utzita, kalitatezko euskarazko hezkuntza bermatu.
-Gure hizkuntza eta kulturarekiko jarrera positiboa izango duten pertsonak prestatu, gizarte anitzean elkarbizitzen jakingo dutenak, gure nortasuna sustatuz.
-Ezagutzaz haratago, euskararen erabileraren normalizazioa bultzatu, ezagutza mailan atzera pausurik egin gabe.
-Euskararen hobekuntza eta ikaskuntza proiektuak garatu, esparru formal eta ez-formalean.
-Euskararen erabilera sustatu familian
-Gizarte kohesioa eta kohesio kulturala faboratuko dituen hizkuntzak ikasteko markoa sustatu.
-Herritarrei euskararen ezagutza bermatuko dien lege-esparru berri bat lortuko duen akordio soziopolitikoa bultzatu.
*Informazio gehiago: http://www.korrika.eus/aroberriariklika.html