Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleek irabazi dute We Make Debabarrena STEAM erronka
2021-06-25
Argitaratu dituzte We Make Debabarrena STEAM bideo-erronkako irabazleen lanak. Batetik, Amañako Herri Eskolako (LH5) “Lehertzen ez den globoa” proiektua izan da irabazleetako bat, zeinek 2.300 ikustaldi izan dituen; bestetik, 647 bisitarekin, Debako Luzaro Ikastetxeko (LH6) “Materia” bideoa; eta, azkenik, Eibar BHIko (DHB4) “C02 neurgailua” lana, 2.200 bisitaldirekin.
Antolatzaileek nabarmendu dute arrakasta itzela izan duela STEAM ekitaldiak eskualde osoan, eta guztira 12.500 lagunek baino gehiagok ikusi dituztela bideoak.
Irabazleek bi sari izango dituzte aukeran: batetik, gela guztiarentzako bisita gidatua Geoparkea barrutik ezagutzeko; eta, bestetik, 500 euroko erosketa-bonoa talde guztiak eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosi dezan.
Debegesak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten 300 ikasleei, “prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik”.
Debegesak Youtube sare sozialean duen kontuan ikus daitezke bideo guztiak.
https://www.youtube.com/watch?v=Varsc0NhtWU&t=2s Amaña Eibar
https://www.youtube.com/watch?v=kehpLLHtvzE&t=3s Luzaro Deba