Elgetan ere bat egin dute ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimenarekin

2023-10-27

‘Haurren aurrean helduok heldu’ saioak Elgetako Herri Eskolan eman zion hasiera asteburu honetan. Euskaltzaleen Topagunearen proposamena garatu nahi da. Proposamen horren helburua da haurren gurasoen, zaintzaileen edo tutoreen hizkuntza-ohiturak aldatzea, euskararen erabilera areagotzeko, txikienei eredu emanez.

Eskolan jardueraren berri ematen duen ploterra jarri dute eskolako atondoan. Gainera, liburuxkak banatu dira eta Euskaltzaleen Topaguneak prestatutako bideoa eta informazioa gurasoei eta hezkuntza komunitate osoari banatu zaie. Programa hainbat herritan dago aktibo eta urriaren 29an bukatuko da.