Elgoibarko eskola publikoak ‘Elgoibartik mundura’ proiektuan parte hartzen du
2024-06-19
Digitalizazioa eta euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzeko ahalegin bateratuan, Elgoibarko Izarrarekin eta PUNTUEUS Fundazioarekin elkarlanean, Elgoibartik Mundura Fundazioak ‘Elgoibartik Mundura’ proiektu berritzailea jarri zuen martxan 2024 hasieran. Proiektu honek lehen fruituak eman ditu jada, izan ere, udalerriko eskola publikoko ikasleek webgune berriak garatu dituzte, doan, Elgoibartik Mundura plataformarekin bat egin duten elkarteentzat. Lehen urtean webgunea doan gordetzeko domeinua eta hostinga izateaz gain.
Hauek dira ikastetxeko ikasleek zein Elgoibarko Institutu Publikoak webgunea garatu duten elkarteak:
- CDak. Elgoibar (Elgoibarko Eskola)
- Egurrezko Arte Tailerra (IES Elgoibar BHI)
- Zubi Ondo Xake Elkartea (IES Elgoibar BHI)
- Achutxiamika Aisialdi Elkartea (IES Elgoibar BHI)
- Mauxitxa Tsaranga (IES Elgoibar BHI)
- Kalamua Guraso Elkartea (Elgoibarko Herri Eskola)