Elkarrekin Loratuz proiektua Aranbizkarra Ikas Komunitatean
2024-06-25
Elkarrekin Loratuz berrikuntza proiektua 2019-2020 ikasturtetik landua izan da Aranbizkarrako Ikas Komunitatean. Garai horretan mugimendu autonomoaren proposamenak ezagutzen hasi ziren eta era berean irakasleen rolaz, materialez eta espazioez ere hausnartzen hasi behar zela ikusi zuten.
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin bat eginez, Curriculumaren azterketatik abiatuta, Ikas Komunitatearen oinarriak jarrita, haurren begiradaren inguruan eta espazioak agente hezitzaile izatearen inguruan prestakuntza jasotzen hasi ziren.
Horrez gain arkitekturan eta pedagogian adituak diren NONDIK estudioa izan zuten bidelagun abiatutako prozesu partehartzaile osoan. Ondoren Hezkuntza Sailaren babes ekonomikoa lortu zuten proiektua beste ikastetxeetarako eredugarria izan daitekeelakoan.
Orain, obrak bukatu direnean, proiektuaren emaitza estreinatu eta ospatzeko momentua heldu da Aranbizkarrako Ikas Komunitatera. Zorionak!