BAIKARAtik, bazkide diren Gipuzkoako sare publikoko ikastetxeetako Guraso Elkarteen Batzordeei formakuntza eskaintzen diegu. BAIKARAn dugun prestakuntza-ereduarekin, ikastetxe bakoitzeko elkarteen eta familien beharrak asetzen saiatzen gara eta, honetaz gain, parte-hartzea motibatzeko ideiak proposatzen dira eta Guraso Elkarteetatik datozen proposamenei irekia da. Formakuntza honen xedea, zuen Elkartearen egunerokotasunean laguntzea da; esate baterako, ondorengo gaiak kontuan harturik:
- Guraso Elkarte baten kudeaketa eta antolamendua.
- Eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketa eta antolamendua.
- IGE baten erregistroaren beharrak eta behar fiskalak.
- Nola eskatu diru-laguntzak.
Prestakuntza saio hauek, federatutako IGEentzat, erabat dohainik dira.