Emakumeek kirolean parte har dezaten sustatzeko horma-irudia

2022-06-06

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila eta herriko Eskola Publikoa elkarlanean aritu dira emakumeek kirolean parte har dezaten sustatzeko horma-irudi bat egiteko.

2018an, Kalamua Guraso Elkartetik Eskola Kirolean nesken parte-hartzea sustatzeko txostena landu zuten, Ainhoa Azurmendi aholkulariaren gidaritzapean, eta han jaso zuten murala egitea. Egitasmoa Janire eta Leire Rodriguez ahizpek gidatu dute, eta Herri Eskolako LH6ko ikasleen eta Maialen eta Aroa Etxeberria ahizpen lankidetzarekin margotu dute.

Neskek kirolean parte har dezaten sustatzeaz gain, ekimen honen helburua bertako artistak eta haien obrak ezagutu eta ikustea izan da.