Eskola Bideak diru-laguntza

2018-09-25
Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da. Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.

Eskola bideak sortzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen deialdia irekita dago, urriaren 25a arte aurkeztu daiteke eskabidea. Jarraian deialdiaren agindua irakurri dezakezue:

AGINDUA, 2018ko irailaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Eskabidea online egin dezakezue esteka honetan.