Eskola ingurune seguru, osasuntsu eta hezkidetzaileak
2021-03-16
Denon Eskola federazioko Eskola Ingurune Seguru, Osasuntsu eta Hezkidetzaileak sustatzeko lan taldeak ezagutzera eman du prentsaurreko bidez prestatu egin duten manifestua, Arabako 30 bat ikastetxe publikotako Guraso Elkarte eta zuzendaritzen atxikimendua jaso duena, hain zuzen ere.
Aipatutako manifestuan familiengan kezka eragiten duten hainbat gai azaltzen dira: segurtasuna, eskolara arteko ibilbideak, airearen kutsadura, ingurune naturalen falta, neskatoentzako diskriminazio- eta indarkeria-espazioak izatea, patioen hornidura eta haien diseinu pedagogikoa. Horrez gain erakunde ofizialei koordinazioa eta inplikazioa eskatzen zaie espazio hauen eraldaketarako plan estrategiko bat gidatu dezaten.